Kaixo lagunok,
5.mailakook ikasturteko azken proiektuari ekin diogu “ekosistemak,ingurugiroaren arazoak-izadia eta izaki bizidunak ” uztartu dituena, besteak beste.
Ekosistema ezberdinen inguruan hausnartu dugu, zein diren pairatzen dituzten mehatxuak eta bertan bizi diren izaki bizidunak zeintzuk diren..
Honetaz gain animalien arteko harremanen inguruan ere dexente ikasi dugu. Proiektuari hasiera emateko Arriagako Parkera jo genuen eta bertan garbiketa sakon bat egin genuen zabor pila jasoz.
Honen ostean Salburuko Atariara joan ginen eta ekosistema ezberdinak ezagutu genituen bertatik bertara.
Ondoren “geure ekosistema” propioak diseinatzeari ekin genion: Urtarrak, lurtarrak, mistoak…eta bertako izaki bizidunak irudikatu. Honekin lotuz natura babesteko geure lelo, eslogan edo/eta posterrak ekoiztu genituen gizartea kontzientziatzeko asmoz.
Tartean motibazio gisa, eta animalien inguruan gehiago ezagutzeko, Animaliak babesteko erakundearen bisita izan genuen “beraien lagunak” ekarri zituztela.
Lanarekin bukatzeko “stop-motion” formatoan bideo bat grabatu dugu naturaren hainbat arazo identifikatuz.
Eta, proiektuari amaiera emateko lan guztien erakusketa egin genuen patioko kantxan kontzientziazio kanpaina batekin batera.
Ikaragarri ikasteaz gain…asko disfrutatu dugu!